XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Roland jauna berehalaxe etorriko duk eta gorde ezak - esan zion.
- Latinezko hitz hauek itzultzeko eskatu behar zionagu - esan zion Julenek.
- Ez, hori ez!- oihu egin zuen
Ezin zioagu sekreturik azaldu.
- Horretarako kapaz al haiz? - Beno.
- Sekretua ulertzea nahi dinagu, ez da?- esan zion Julenek -.
- Ez zeukanagu non aurkitu dugun esan beharrik, hitz eta seinaleen berri bakarrik eskatuko zionagu.
- Gure sekretua ulertzeko guk haren jakinduria erabiltzea ez dinat uste sekretua azaltzea denik.
- Ez nian uste horrelakoa hintzenik - esan zion
- Eta hitz horien esanahiaren berri galdetzen dioanean ez duk dena azken muturreraino jakin arte geldituko, ikusiko duk! Oso tipo muturluzea duk.
- Zergatik esaten dun hori? Nik ez dinat ba oraindik horrelako gauzarik somatu.
- Ba nik atzo, inor ez zegoen batean, nire aitaren langela miatzen ikusi nian - esan zuen
- Berak ez ninduan ni ikusi.
- Baina ni
- Bazter guztiak ikusmiratzen ari huen.
- Badakin hire aitaren lanarekin oso interesaturik dagoela - esan zion Julenek -.
- Bere langelan begiradatxo bat botatzeak ez zeukan inolako garrantzirik.
- Oso lagunak ditun hire aita eta biak.
- Izan ere hi Roland jaunaren aurka beti zer asmatuko ari haiz.
- Nahikoa duzue - esan zien
- Gaur Gabon bezpera duk eta ez diagu eztabaida gehiagoren beharrik.
Une hartantxe sartu zen gelan irakaslea.
- Kaixo! Oso lanpetuak aurkitzen zaituztet!- esan zuen aurpegi irribartsuz -.
- Gabon-agurrak egitea hain nekeza gertatzen al zaizue ala?.